euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Tuesday, December 20, 2005

Blogen zoramena... baliogarria ote?

Interneten zabaldu den joera berria komunikazioa eraldatu egin du; baina
norentzat? Edo hobeto esan... zenbatentzat?
Francis Pasaniren iritzitik abiatuta, Interneten web-logak sortu duten zoramena aztertu dezakegu! Edo gutxienez, Komunikazioaren munduan gaur arte sortu duten zurrunbiloa ikusi!
Definizioz Ontziko Liburua edo itsasontzian eguneroko gauzak apuntatzeko
erabiltzen omen zen kaieraren izena (eta izana) hartu du informazioaren
pielagoan nabigatzeko balio digun tresna hau.
Real Academiak honela dio: CdBitácora libro en que se apunta el rumbo, velocidad, maniobras y demás accidentes de la navegación.

Jaiotza duela gutxi izan da: hamarkada bat! Ordurarte Interneten kalitatezko edizio jarraitua gutxi batzuen eskura zegoen: garestia izateagatik, komunikabide edo enpresa potenteentzat zen bakarrik.

Baina egoera hau aldatu zen Dave Winer 1994an software xume bat garatu zuenean: Manila!
Abantaila asko ekarri ditu lan egiteko modu honek:
  • ez da beharrezkoa HTML hizkuntza menperatzea
  • nabigatzailearekin (Explorer edo Netscape bezala) zerbitzarian “idazten” da momentuan bertan argitaratuz; eta gainera
  • fisikoki ez da erredakzioan eserita egon behar. Etxetik, zibertaberna batetik edo Bagdadeko kaleetatik idatzi daiteke, munduan gertatzen dena di-da batean ezagutzera emateko.
Garapena izan du Interneten narratiba berri bat sortuz: gaurko munduaren historia globala eta zatikatua era berean ematen da. Kultura eta komunikazio berri baten atarian gaude: ez dugu idazteko laguntzarik nahi oihukatzen dute blogariek. Ezta erredakzio burua edo gatekeeper bat idatzi ezin duguna agintzeko!
Warlogak sortu ziren Irailaren 11ko atentatuaren ondoren eta Salam Pax edo Where is Raed izeneko bloga ospetsu bihurtu zen Irakeko gerrarren garaian. Honela aitortzen zuen:
"Salam Pax dut izena eta blog-adiktoa naiz. Jente batek goizeko kulebroiak ikusten ditu, eta nik blogak jarraitzen ditut. Irakurtzen ditudan blogen hiperlinkak jarraitzen ditut. Saretik bidaiatzen naiz, blogariek gidatuta.Kontatzen dituzten istorioekin korapilatzen naiz."
Harrezkero The Guardian kazetak bere orrialddetan agertzeko "kontratatu" zuen.
Blogen Funtzionamendua: ekarpena egin ondoren, beste blogari batzuen partaidetzarekin aberastuta, nahiko gratifikatuta sentitzen da egilea: pentsatzen dudana argitaratu ondoren besteon iritziak jaso, eta horrela ondo sentitu naiz!. Ziklo honi EGOaren ekonomia deitu zaio.
Ekologia berri bat sortu dugu: denon artean askoz gehiago dakigu, bakar batek
dakiena baino! Horregatik blog pertsonalaz gain, kolektiboak ere
baditugu. Adibide on bat, euskaraz gainera, Sustatu da. Jabi Zabalaren
hitzetan, blog kolektiboa izanik, hiru ezaugarri betetzen ditu:
  • albisteak azkar ematea,
  • eztabaida piztu eta
  • erreferentea bihurtu.
Beraz, iraultza hau… Zenbatentzat izan/izanen da?

Friday, December 16, 2005

Erreportaiak Prime Time garaian

Audientzia handiko momentuan, Pime Time delakoan, erreportai interesgarrien emisioak hasi omen dira TVEn. Bai horixe!
"La primeran" (eta ez La Dosen), gaueko audientzirik handiena omen dagoen momentuan, jendearen jakinmina asetzeko moduko dokumentalak emititu dituzte: pertsonen jaiotzari buruz, Homo Sapien edo espeziearen eboluzioari buruz, eta abenduaren 14an Hitlerren azken egunen kontakizuna ikusi ahal izan dugu: "La Ultima Batalla"
Parrillan, hau da, emisio ordutegian, gaueko 10etan iragarrita zegoen.
Baina ordu horretan promo labur bat baino ez zuten eman (minututxo bat) gero... etorriko zena iragartzeko. Jarraian eguraldia eta bere sponsorraren spota (Ypf). Ondoren iragarki gutxi batzuk eta hamarrak eta hamarrean... zast lehen faszikulua:
  1. 38 minutuko erreportaiaren lehen zatia.Digestioa egin ahal izateko (gogorra baitzen Berlinen azaldutako egoera) 15 minutuko tartetxo bat kontsumoa sustatzeko.
  2. Bigarren "emanaldia" hamaikak bost gutxiagotan ggb, 25 minutuz. Jarraian beste ordu laurden bat spotekin
  3. Hirugarren tartea ordu erdikoa (30 min) izan zen, hamasei minutuko "komertzialekin" segituz
  4. Azkenean.... azken zatia ikusteko parada izan genuen: 12 minutukoa. Hau da "bukaera" edo klimaxa deskorapilatzen zen partea iragarkiak baino laburragoa zen baina...
Kontuak ez badidate lausotzen, ordu bat eta hiru laurdeneko erreportaia ikusi ahal izateko (60+45=105 min), hiru ordu laurdeneko iragarkiak jan behar izan nituen (47 min hain zuzen ere). Ikuslearen defendatzailearengana jo beharko dut/dugu hau orekatzeko? Edo honela izango al da etorkizuneko telebista? Analogikoa ala digitala, ez dakit. Baina nire ikuspegitik... i-rrazionala!