euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Thursday, March 23, 2006

Suetena berririk onena

Niretzat, gaurko egunez, badakizue zein den berririk onena? ETAren su-etena!
Bertsotan hasiko nintzateke sentitzen dudan pozarekin, baina... ez dakit!Kioskoetan ikusita

Ez dakit bertsotan, eta ez dakit, oraindik etxaferoak bota daitezkeen ospatzeko!
Nire poza eta itxaropena konpartitu nahi dut, eta abestiak esaten duen moduan...
Kantatuaz, kantatuaz, zorion eta penak
Kantatuaz sortzen dira gure itxaropenak.
Ea inork ez duen desafinatzen abesti berri honetan!

Monday, March 13, 2006

Gauean gazte, biharamonean nahaste!

Galdakoko herrian bart gazte eguna ospatu zuten. Biharramonean nahaste izugarria topatu dugu Zabalganeko auzokideok. Gurutzeko Plazan izan zen musika jaialdia, baina eguraldi txarra delata, hainbat gazte inguruko aterpeetatik ibili ziren, solasean, edaten eta jaten (antza denez).Kontatzera noanaren adibide bezala, Gazteen egunaren ondorengo argazkiok dituzue!
Egia esan jaialdia egin zen plazan (Udaletxe aurrekoan) den-dena txukun itxi dute garbitasuneko arduradunek. Baina Zabalgane Plazan, hau da bohotzetik 100 metrotara, egon ziren zenbait gaztek nahaste makala oparitu digute auzokoei.
Ez dakit noren ardura zen(udalarena, garbitzaileena, zikintzaileena, denona pixka bat) baina guri... biharramoneko nahastea jasatea tokatu zaigu.
Begira bestela...
Hurrengoan kontu gehiago eukiko al dugu/duzue/dute? Gutxienez galdakoztarrok eskertuko genuke! Ez duzu/e uste?

Wednesday, March 08, 2006

Emakumeen alde barniza bakarrik?

Gizonezkoak, emakumeen alde barniz kapa bat baino gehiago behar dugu.
Gizonon inplikazioa geroz eta handiagoa izan behar du, emakumeen berdintasunaren alde. Denok irabazle aterako garelakoan nago. Batipat, emakumeen askatasuna, denon gizatasunaren alde egiten ari direlako.

GAURKO KOLOREA MOREA DA
Kasualitate bat izango da baina, nire lantokian, gaur bertan, Martxoak 8an, burdinezko hesia, more kolorez margotzen hasi dira langile batzuk.
Irudi hau aprobetxatuz, zera esango nuke: gainditu behar duten (eta dugun) hesia gogorra izan arren, emakumeen berdintasuna beharrezkoa dugu denok. Eta gure inplikazioa, gizonona hain zuzen ere, barniz kapa bat ematea baino haratago doala uste dut. Horretarako... kontatu nirekin bederen!
OHARRA:
Beste norbait apuntatzen al da? Asko pintatzeko omen dugu gizonok gai honetan! Eta eskolaren zeregina ere garrantzitsua da. Ez duzu uste?