euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Friday, June 30, 2006

Elkarrizketa hasi, bidean abiarazi

Atzoko egunez elkarrizketa hasteko prest dagoela (eta daudela) berri pozgarria egin zitzaidan. Zapateroren aldetik ondo; mahaikide izango duenen aldetik, hobeto!
Gaur guztion adierazpena positiboak izan dira; eta salbuespenak baieztatzen du araua zuzena dela. Beraz abia gaitezen! eta atzean gelditzen denari, edo gelditu nahi dutenei... abiarazi!
Hori bai, baketsu eta umore onez!
Abesti zaharrak zioen...
Kantatuaz, kantatuaz, zorion eta penak
Kantatuaz xsortzen dira gure itxaropenak!
Elkarrizketatuaz gauzatuko dira guztion itxaropenak, ezba?

Monday, June 26, 2006

Emakumeak korrika bizitzaren alde

Emakumeen indarrak mundua mugitzen du: zalantzarik gabe! Eta adierazpen eder bat ikusi duguirteeranTV Emakumeen Laisterketa honetan: estatuko zenbait hiritan bezala, Bilbon ere korrika egindute emakumeek bizitzaren alde!
Eurengandik datorkigu bizi-hazia, eta beraiek ematen digute gizonei (eta emeen-kumeei ere) bizitza. aulkian ere korrika
Zerbait aipagarri ikusi badaiteke emakumeen artean aniztasuna da: era guztietakoak, adin ezberdinekoak, gustuak... koloreak bezala, ugari.
Baina denak pozik, euren ahaleginekin bizitzaren alde aurrera egiteko. 5 Km egin ondoren, indar nahikoa izan dute aerobic egiteko, dantza egiteko, elkarri txalotzeko.
Eta minbiziaren kontra borrokan ari direnei indarra emateko ere.
Oriangoan zutik emakumeak ezezik, Korri Emakumeak esan dezakegu

Sunday, June 18, 2006

Enfokea, desenfokea eta enkuadrea

Gaur goizean egunkaria erosteko orduan, Kazetarien lehen mailako ikasgaia gogratu dut. Errealitatea ikusten dugu hartzen dugun ikuspegiaren arabera.desencuadre
Eta dardarez hasi naiz: erosten dudan egunkariaren araberako errealitatea azagutuko al dut?
Sineskaitza bada ere, ez du ematen toki berean egon zirenik kazetari bi hauek.
Edo euren ikuspegia hain baldintzatuta zegoen, errealitate berdinaren aurrean, bi berri zeharo ezberdin egin dituzte.desenfoque
Desenfokatu beharko dugu pixka bat gaia, ikuspuntu berri batetik bere dimentsio egokian ikus ahal izateko.
El Mundoren kasuan oso argi dago zein zen helburua: errealitatearen zati txiki bat aukeratu eta interesaturiko mezu ba botatzea. Mezua bain sakoneko karga bat ere bada nere ustez.
Eta ikuspegi zabalago batetik begira, Berriak gauzak urrunagotik begiratuta, zeharo aldatzen den errealitatearen ikuspegia erakusten digu.
encuadrando
Aspaldiko Erromako jakintsuren batek esan omen zuen...
Ezertxo ere ez da gezurra,
ezer ez da egia!
Dana izango da kristalaren kolorearen... Barkatu! Beste bukaera bat bururatu zait:
Dena izango al da aukeratzen duzun egunkaria????
Gogoetarako beta ederra daukagu.