euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Saturday, November 03, 2007

Hiritar guztientzako zientzia

Zientzia denon eskura egon ohi da, gero eta gehiago:
  • Batzutan jakin dakigula, konturatzen garelako eta erabaki baten ondorioz, erabili nahi dugulako
  • beste zenbaitetan, zurrunbilo teknologikoagatik, nahi-ta-nahiez zurrupatuta sentitzen garelako.
Zientzilariek lan makala dute teknologiekin:
  • batetik zientziaren ikerketa-gaia direlako
  • bestalde ezinbestekoa dutelako zientzia komunikatzeko eta jakitera emateko
Eta Jesus Ugaldek esaten digun bezala, Artze eloerkaria gogoratuz, askotan "tresneria ta baliapideak ditugu informazioa helerazi ahal izateko, eta ez dugu zer helerazi".
Minutu t'erdian, entzun bere hitzak. Arrazoia izango al du?

Labels: , ,