euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Monday, December 17, 2007

Lagun baten mesedetan: arraro ala?

Gaurkoan beste lagun baten gutuna jaso dut: aspaldi ikusi gabeko nire irakasle ohi batena.
Bere familuan gaixotasun arraro bat dutelakoan, medikuek asmatu ezinik dabiltza.
Eta osasun zerbitzu guztiak konbentzitu nahian dabil/tza (bera eta elkarteak) tratamendu duhina jaso ahal izateko.
Eskerrak aurten Maratoia ere, eurei laguntzeko antolatuko duela Eitbk

Labels: , , ,

Friday, December 14, 2007

Lagun baten gomendioa

Zinebin izan dudan esperientziaren ondoren, lagun (on) batek bideo eder hau bidali dit, nire sentimenduak gozatzeko eta astintzeko. Euskalhirian abestiren bat aukeratu behar badugu, presidenteei kantatzeko, hauxe proposatzen dut
Denori ondo etorriko zaigulakoan, konpartitzen dut: bideoa eta sentipenak.

Labels: , , ,

Wednesday, December 12, 2007

Jokin Bildarratz Politika 2.0ren bidetik?

Bildarratz jauna Tolosako alkatea da, beste gauza batzuen artean:
  • magisteritzan diplomatua,
  • soziologian lizentziatuta eta aditua,
  • Etbko langile ohia
  • Eudeleko lehendakaria
ere bada Jokin.
Politika egiteko modu berezia duela esaten dute ezagutzen dutenek: Politika 2.0 delakoaren bidea hartuko ote zuen?

POLITIKA INTERNETEN
Wikipedian duen sarreraz gain blog bat ere kudeatzen du, Diario Vascoren zerbitzarian. Mugimendu askorik ez duen arren (nire kontaktuek esaten dutenez), herri mailan eta lanean egon den inguruetan lortu duen atxekipena oso estua/altua omen da. Interneteko lurralde librean politika egiteko beste modu bat egongo/sortuko al da? Ikertzen arraituko dugu!!

Labels: , ,

Monday, December 10, 2007

Blogetan komentatzeko eguna?

Blog batean irakurri dut, Abenduaren 10ean "blogetan komentarioak egiteko nazio arteko eguna" izendatu nahi dutela gaurkoa.
Anibal de la Torrek adierazi bezala, Web 2.0, eta bereziki blogak "irakur-idazteko" bideak dira. Beraz blogosferan idazteko eguna... den-denak dira!
Badirudi jende askok, "irakurtzeko bakarrik" erabiltzen duela RorPieTh^ honen arabera.
Orokorrean, blogosferan parte hartzeak garrantzia du:
  • iritzia sortzen laguntzeko
  • masa kritikoa biltzeko
  • sinergiak sortzeko...
  • Web 2.0 jarrera praktikan jartzeko (Teketenek esaten duen estiloan)
Baina euskal-blogosferan are beharrezkoa dela uste dut. Zuk-zeuk nola ikusten duzu hau?
Animatuko al zara/gara blogkoment etiketarekin era honetako track-back, ping-back edo dena-delako komentarioak eginez? Gaur eta.... beti!

GEHIGARRIAK:

Labels: , ,

Monday, December 03, 2007

Ortuellan trafiko astuna & arriskutsua

Hiritar zintzotzat daukat Julen, eta lankide fina izan ohi da orain arte. Blogosferan oso pertsona aktiboa da, eta oraingoan hiritar bezala ere laguntza eskatu dit/digu, zortzigarren lurralde honetan mugatzen garen aprendiz-ei.
hona hemen nire ikuspuntua & ekarpena!
Uriosteko San Antonio auzoarekin zerikusia dauka; bertatik trafiko astuna, arina eta arriskutsua pasatzen omen da.
Julenek kontatzen duenaz gain, periodikuren bat edo beste ere, oihartzun horren isla egin da. Hementxe jartzen dizuet, Julenek Deiatik atera duena, adibide bezala.
Zer uste duzu zuk? Itxaron beharko dugu bueltarik gabeko istripu bat gertatu arte, zerbait egiteko? Ez dago beste zereginik?
Nire ustez ez: Julenek gogoratu bezala, Basurton semaforoa jarri zuten bi umek bizitza galdu zutenean.
Nahi baduzu zabaldu berri hau konponketa bat bilatze aldera edo...

Labels: ,