euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Sunday, June 18, 2006

Enfokea, desenfokea eta enkuadrea

Gaur goizean egunkaria erosteko orduan, Kazetarien lehen mailako ikasgaia gogratu dut. Errealitatea ikusten dugu hartzen dugun ikuspegiaren arabera.desencuadre
Eta dardarez hasi naiz: erosten dudan egunkariaren araberako errealitatea azagutuko al dut?
Sineskaitza bada ere, ez du ematen toki berean egon zirenik kazetari bi hauek.
Edo euren ikuspegia hain baldintzatuta zegoen, errealitate berdinaren aurrean, bi berri zeharo ezberdin egin dituzte.desenfoque
Desenfokatu beharko dugu pixka bat gaia, ikuspuntu berri batetik bere dimentsio egokian ikus ahal izateko.
El Mundoren kasuan oso argi dago zein zen helburua: errealitatearen zati txiki bat aukeratu eta interesaturiko mezu ba botatzea. Mezua bain sakoneko karga bat ere bada nere ustez.
Eta ikuspegi zabalago batetik begira, Berriak gauzak urrunagotik begiratuta, zeharo aldatzen den errealitatearen ikuspegia erakusten digu.
encuadrando
Aspaldiko Erromako jakintsuren batek esan omen zuen...
Ezertxo ere ez da gezurra,
ezer ez da egia!
Dana izango da kristalaren kolorearen... Barkatu! Beste bukaera bat bururatu zait:
Dena izango al da aukeratzen duzun egunkaria????
Gogoetarako beta ederra daukagu.

0 Comments:

Post a Comment

Subscribe to Post Comments [Atom]

<< Home