Blogen zoramena... baliogarria ote?
Interneten zabaldu den joera berria komunikazioa eraldatu egin du; baina
norentzat? Edo hobeto esan... zenbatentzat?
Francis Pasaniren iritzitik abiatuta, Interneten web-logak sortu duten zoramena aztertu dezakegu! Edo gutxienez, Komunikazioaren munduan gaur arte sortu duten zurrunbiloa ikusi!
Definizioz Ontziko Liburua edo itsasontzian eguneroko gauzak apuntatzeko
erabiltzen omen zen kaieraren izena (eta izana) hartu du informazioaren
pielagoan nabigatzeko balio digun tresna hau.
Real Academiak honela dio: CdBitácora libro en que se apunta el rumbo, velocidad, maniobras y demás accidentes de la navegación.
Jaiotza duela gutxi izan da: hamarkada bat! Ordurarte Interneten kalitatezko edizio jarraitua gutxi batzuen eskura zegoen: garestia izateagatik, komunikabide edo enpresa potenteentzat zen bakarrik.
Baina egoera hau aldatu zen Dave Winer 1994an software xume bat garatu zuenean: Manila!
Abantaila asko ekarri ditu lan egiteko modu honek:
Warlogak sortu ziren Irailaren 11ko atentatuaren ondoren eta Salam Pax edo Where is Raed izeneko bloga ospetsu bihurtu zen Irakeko gerrarren garaian. Honela aitortzen zuen:
"Salam Pax dut izena eta blog-adiktoa naiz. Jente batek goizeko kulebroiak ikusten ditu, eta nik blogak jarraitzen ditut. Irakurtzen ditudan blogen hiperlinkak jarraitzen ditut. Saretik bidaiatzen naiz, blogariek gidatuta.Kontatzen dituzten istorioekin korapilatzen naiz."
Harrezkero The Guardian kazetak bere orrialddetan agertzeko "kontratatu" zuen.
Blogen Funtzionamendua: ekarpena egin ondoren, beste blogari batzuen partaidetzarekin aberastuta, nahiko gratifikatuta sentitzen da egilea: pentsatzen dudana argitaratu ondoren besteon iritziak jaso, eta horrela ondo sentitu naiz!. Ziklo honi EGOaren ekonomia deitu zaio.
Ekologia berri bat sortu dugu: denon artean askoz gehiago dakigu, bakar batek
dakiena baino! Horregatik blog pertsonalaz gain, kolektiboak ere
baditugu. Adibide on bat, euskaraz gainera, Sustatu da. Jabi Zabalaren
hitzetan, blog kolektiboa izanik, hiru ezaugarri betetzen ditu:

- ez da beharrezkoa HTML hizkuntza menperatzea
- nabigatzailearekin (Explorer edo Netscape bezala) zerbitzarian “idazten” da momentuan bertan argitaratuz; eta gainera
- fisikoki ez da erredakzioan eserita egon behar. Etxetik, zibertaberna batetik edo Bagdadeko kaleetatik idatzi daiteke, munduan gertatzen dena di-da batean ezagutzera emateko.
Warlogak sortu ziren Irailaren 11ko atentatuaren ondoren eta Salam Pax edo Where is Raed izeneko bloga ospetsu bihurtu zen Irakeko gerrarren garaian. Honela aitortzen zuen:
"Salam Pax dut izena eta blog-adiktoa naiz. Jente batek goizeko kulebroiak ikusten ditu, eta nik blogak jarraitzen ditut. Irakurtzen ditudan blogen hiperlinkak jarraitzen ditut. Saretik bidaiatzen naiz, blogariek gidatuta.Kontatzen dituzten istorioekin korapilatzen naiz."
Harrezkero The Guardian kazetak bere orrialddetan agertzeko "kontratatu" zuen.
Blogen Funtzionamendua: ekarpena egin ondoren, beste blogari batzuen partaidetzarekin aberastuta, nahiko gratifikatuta sentitzen da egilea: pentsatzen dudana argitaratu ondoren besteon iritziak jaso, eta horrela ondo sentitu naiz!. Ziklo honi EGOaren ekonomia deitu zaio.
Ekologia berri bat sortu dugu: denon artean askoz gehiago dakigu, bakar batek
dakiena baino! Horregatik blog pertsonalaz gain, kolektiboak ere
baditugu. Adibide on bat, euskaraz gainera, Sustatu da. Jabi Zabalaren
hitzetan, blog kolektiboa izanik, hiru ezaugarri betetzen ditu:
- albisteak azkar ematea,
- eztabaida piztu eta
- erreferentea bihurtu.
0 Comments:
Post a Comment
Subscribe to Post Comments [Atom]
<< Home