euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Friday, December 16, 2005

Erreportaiak Prime Time garaian

Audientzia handiko momentuan, Pime Time delakoan, erreportai interesgarrien emisioak hasi omen dira TVEn. Bai horixe!
"La primeran" (eta ez La Dosen), gaueko audientzirik handiena omen dagoen momentuan, jendearen jakinmina asetzeko moduko dokumentalak emititu dituzte: pertsonen jaiotzari buruz, Homo Sapien edo espeziearen eboluzioari buruz, eta abenduaren 14an Hitlerren azken egunen kontakizuna ikusi ahal izan dugu: "La Ultima Batalla"
Parrillan, hau da, emisio ordutegian, gaueko 10etan iragarrita zegoen.
Baina ordu horretan promo labur bat baino ez zuten eman (minututxo bat) gero... etorriko zena iragartzeko. Jarraian eguraldia eta bere sponsorraren spota (Ypf). Ondoren iragarki gutxi batzuk eta hamarrak eta hamarrean... zast lehen faszikulua:
  1. 38 minutuko erreportaiaren lehen zatia.Digestioa egin ahal izateko (gogorra baitzen Berlinen azaldutako egoera) 15 minutuko tartetxo bat kontsumoa sustatzeko.
  2. Bigarren "emanaldia" hamaikak bost gutxiagotan ggb, 25 minutuz. Jarraian beste ordu laurden bat spotekin
  3. Hirugarren tartea ordu erdikoa (30 min) izan zen, hamasei minutuko "komertzialekin" segituz
  4. Azkenean.... azken zatia ikusteko parada izan genuen: 12 minutukoa. Hau da "bukaera" edo klimaxa deskorapilatzen zen partea iragarkiak baino laburragoa zen baina...
Kontuak ez badidate lausotzen, ordu bat eta hiru laurdeneko erreportaia ikusi ahal izateko (60+45=105 min), hiru ordu laurdeneko iragarkiak jan behar izan nituen (47 min hain zuzen ere). Ikuslearen defendatzailearengana jo beharko dut/dugu hau orekatzeko? Edo honela izango al da etorkizuneko telebista? Analogikoa ala digitala, ez dakit. Baina nire ikuspegitik... i-rrazionala!

0 Comments:

Post a Comment

Subscribe to Post Comments [Atom]

<< Home