euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Monday, May 30, 2005

DAUKANARI DARIO!

Jon Aizpurua eta Mari Carmen Odriozola, Euskadi Irratiko esatariak, Leioako Kazetaritza Fakultatean egon dira. 2004-05 kurtsoko Idazketa Irrati eta Telebistan ikasgaiaren bukaeran. Ikasleei zuzeneko esperientzai ezagutzeko aukera emateko, Jotxo LarraƱagak aurre-aurreko saioa antolatu du, bere ikasleek, bi kazetarion jakituria iturburutik bertatik edan ahal izateko.
Irratiaren informazio iturriak azaldu ondoren, teknologiak lan ingurunea nola aldatu/baldintzatu duen azaldu dute. Audientziaren presioa ere azaldu dute, esatarien profesionaltasunean zein eragin duen adieraziz.
Bukatzeko profesionaltasunaren giltzak zehaztu dituzte:
  • Jakitea oso garrantzitsua da: zure burua jazteko 24 orduz "konektatuta" egon behar dudu (seinale-on?)
  • Komunikatzean entzulearen arreta lortu behar duzu: ideiak errepikatuz eta abotsarekin deiak eginez
OROjakileak ez garenez, umiltasunez onartu behar da gauza guztietaz... ez dakilgula! Ikasteko beraz, kuriositatea piztu, asko irakurri eta irratia entzun (hemengo eta hangoa, publikoa eta komertzialak, geurea eta konpetentzia!)
Nolabait esateko DAUKANARI DARIO! Eta eukitzeko... ikusi eta entzun behar da!

0 Comments:

Post a Comment

Subscribe to Post Comments [Atom]

<< Home