euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Thursday, April 21, 2005

Gaur goizean ikusita ... ala ameztuta?

Gaur goizean lanera nentorrela, irudi bitxi bat ikusi dut! Eta zuekin,
euskal hiritar guztiokin, konpartitu nahi nuke: euria dela medio,
paperaren berezitasunei esker, tinta ezberdinen euskarriak nahatuz, ...
ezinezkoa den irudi bat agertu zait.
Ameriketan ikusi duten autopistapeko Ama Birgina bezala izango al da?
Auskalo! Baina nik zuekin eztabaidatu nahi dut, ea hau gerta ote zitekeen "mezu politikoekin".

Irudimena ala egia? Eta ametsetan ote nengoen jakiteko, autorik atera eta argazki kamara digitalarekin hasi naiz "disparatzen". Ez dut sorte onik izan, errealitatea desitxuraturik atera zaidalako berriz ere. Begira bestela abiaduraren ondorioz nola islatu den abiaduran zihoan autoa!

Autoa ihesean mezutik aldendu nahian?Bide bazterretik gauzak ezberdin ikusten direlakoan, bustitzea erabaki dut (iragarki instituzionalak esaten zuen bezalaxe: busti zaitez!)
Aterkirik gabe, lokatza zapalduz eta kamara digitalaren laguntza bakarrarekin, kartela hurbilagotik ikusteko asmoak gidatu nau soloaeren barrenean. Ez dut asko aurreratu egurra gertu-gertutik sentitu ahal izateko: niretzat ote zen "egur" metaforiko hau? Politikariontzat
izango al zen? Baserritarraren lan neketsuaren ondorioz bildutako multzo hau alferrik galduko al da?

Egurraren gainean jarritako mezuaPilo hau ez da errez sutan jarriko; baina inolaz ere euskal hiritarrok ez genuke nahi gure ilusio, gogo eta nahi guztiak kea bezala galdu daitezen, politika-keriaren haizeek eramanda. Nik gutxienez, zintzo diotsuet, gaurko goiz euritsuan ikusitako mezu itxaropentsu hau irakurri nahi nuke geure herriko eguneroko errealitatean:
Denok irabazten atera gaitezen, denok erabakiko dugu, denon artean
eraikiko dugu, denontzat egoera libreagoa izan dadin .... Etorkizuna
guztiontzat bermatuta egon dadin eta hobea izan dadila! Guztiok, guztiekin ... GUZTIONTZAT

Denok erabaki, denontzat bermea, denon onerako!
......................................................................................................................................... PROFESIONALENTZAT 5 galdera nagusi, W BIKOITZAK delakoak:
  • Who edo NOR (nork): Pertsonok egina ala naturak egokituta?
  • What edo ZER Egia ala ametsa ote da?
  • When edo NOIZ zirkunstantziala izango al da ala tendentzia bat markatuko du aurrerantzean?
  • Where edo NON Galdakaoko Bengoetxe auzoan nengoen baina .....
  • Why edo ZERGATIK arrazoirik ez dut aurkitu oraindik: sorginkeriren bat? Harry Potterren botereen ondorioa? Mari edo Ama Lurren poderioz egina?

Nire seigarren galdera hauxe da, How edo NOLA, zuekin konpartitu nahi dudana: Nola uztartu daitzeke politikoen mezuak eta denon onerako bideak, denok irabazle ateratzeko irtenbideak? Zuen erantzunaren zai .... euskaliritar bat! (Josi)






0 Comments:

Post a Comment

Subscribe to Post Comments [Atom]

<< Home