euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Wednesday, July 29, 2009

50 urte bete ditut nik ere

Aurten 50 urte bete ditut nik ere. Ez da suziriak botatzeko moduko berria, baina gustura sentitzen naiz: bizitzaren erdina aurkituko banintz, gaitz erdi! Nire lagunak ere, eskolako kideak eta kuadrilakoak, pixkanaka pixkanaka, betetzen joan dira-ta...

ZAMA BAT DARAMAT BIHOTZEAN...
Galdakaon bizitzeagatik, beste gauza batzuen artean, "La Dinamita" (Explosivos Rio Tinto lantegia, ERT) bertan egotea jasan behar izan dut, bakezalea izan arren. Kasualitatez, nire familiaren bizimodua, neurri batean, horretatik dependitu zuen sasoi batean; eta Galdakaoko ekonomia ere, nola edo hala.
Lantegi honek, tamalez, historia luzea dauka, heriotzarekin eta gerrarekin lotuta.

SAMINA SORTZEKO MAKINA...
Baina 50 urte hauetan, nire bizitzan izan dudan arantzarik handiena, "si vis pacem, para belum" praktikatzen zutenen karga izan da... Euskadi Ta Askatasuna delakoa hain zuzen ere.
Frankismo garaian jaio ginen, ni eta erakunde armatua ere, baina ekintza oso ezberdinak egin ditugu izaki biok (nik nireak aipatuko ditut bakarrik):
  • Bakearen alde eta militarismoaren kontra lerratu nintzen aspaldi baten, beste gauza batzuen artean, soldaduskara ez joateko, objetorea deklaratuz, kontzientzi arrazoiengatik, militarrekin ez kolaboratzeko, sistema militarizatu mundiala ez areagotzeko...
  • Irakaskuntzan arituz, hiritarren heziketa aberastu nahian, bakea hezkuntza eta giza eskubideak bultzatuz, pertsonak ahalik eta garapen hobea izan dezaten, autoestimua eta komunikazioa garatuz...
Egia da pertsonak gure bizitza bideratzeko erabakiak hartu beharrean aurkitzen garela: gure ahalmena gauzarik onenak eta txarrenak egiteko modua ematen digu. Horrela azaltzen du Mireia Urangak ere bideo labur honetan.
Erabat ados nator berarekin! Hezkuntza esparrutik gauza asko egin daitezke bakearen, egiaren eta berradiskidetzearen alde. Zer uste duzu zuk?

OHARRA: Donotsaveme blogarekin bat nator: Ez dut/dugu behar salbatzailerik!

Labels: , , , , ,

Thursday, April 10, 2008

Sestaon kalera aterako da CIP-a

Sestaoko LHIP, edo CIP delakoa, Centro de Iniciación Profesional deritzona, kalera aterako da datorren apirilaren 18an.
Julen Iturbee bere blogean, Artesania en Red, zehaztasun gehiago ematen ditu. Azken batean gazte hauek prestatzen ari dira... kalean bizitzeko!
Bere eragilerik handiena, Iratxe Molinuevo da, bertako irakaslea eta Euskadi Irratiko kolaboratzailea

Labels: , ,

Monday, October 15, 2007

Sustatun ikusita Wikipedian ikasita

Aspaldiko esaera zaharra erabiliz (etxean ikusita, umeak ikasita), teknologi berriei aplikatu nahi diet ideia hau:
  • Sustatun ikusita, informazioa eskuratzeko tresna garrantzitsu bat delako Sustatu ataria/gunea/lotunea... berri-tokia egunean egoteko
  • Wikipedian ikasita: ezagutza eskuratzeko, informazioa landu, manipulatu eta gureganatu behar dugulako, elkar-eragiten wiki sistema betez, lan kooperatiboa eginez.
EZAGUTZAREN ERAIKUNTZAN
Zientziaren astean, beste ekintza askoren artean, ezagutza konpartitzeko lehiaketa bat antolatu nahi izan dute:
  • dakizuna adieraziz
  • amankomunean jarri
  • denok ikas dezagun
Talde sormenaren adibide bikaina dela uste dut (crowdsourcing antza!), Jordi Adellek esaten duen bezala.
Animatu zeu ere, zeure ekarpentxoa egiten ere! Euskal Herriaren 8. lurraldeak eskertuko dizu-ta!
OHARRA:
Gai hini buruz egiten/esaten den guztia jarraitu dezakezu Technoratin!

Labels: , , ,