euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Thursday, April 28, 2005

Komunikazioa al da giltza?

OETI edo "Observatorio Europeo de la TelevisiĆ³n Infantil" delako erakundeak bultzatuta, Madrilgo Adierazpena edo La Bahia de los 5 vientos delakoa, izen bereko erakundearen tokian ikus dezakezunez, hezkuntza eta hedabideak uztartu nahi ditu.

Thursday, April 21, 2005

Gaur goizean ikusita ... ala ameztuta?

Gaur goizean lanera nentorrela, irudi bitxi bat ikusi dut! Eta zuekin,
euskal hiritar guztiokin, konpartitu nahi nuke: euria dela medio,
paperaren berezitasunei esker, tinta ezberdinen euskarriak nahatuz, ...
ezinezkoa den irudi bat agertu zait.
Ameriketan ikusi duten autopistapeko Ama Birgina bezala izango al da?
Auskalo! Baina nik zuekin eztabaidatu nahi dut, ea hau gerta ote zitekeen "mezu politikoekin".

Irudimena ala egia? Eta ametsetan ote nengoen jakiteko, autorik atera eta argazki kamara digitalarekin hasi naiz "disparatzen". Ez dut sorte onik izan, errealitatea desitxuraturik atera zaidalako berriz ere. Begira bestela abiaduraren ondorioz nola islatu den abiaduran zihoan autoa!

Autoa ihesean mezutik aldendu nahian?Bide bazterretik gauzak ezberdin ikusten direlakoan, bustitzea erabaki dut (iragarki instituzionalak esaten zuen bezalaxe: busti zaitez!)
Aterkirik gabe, lokatza zapalduz eta kamara digitalaren laguntza bakarrarekin, kartela hurbilagotik ikusteko asmoak gidatu nau soloaeren barrenean. Ez dut asko aurreratu egurra gertu-gertutik sentitu ahal izateko: niretzat ote zen "egur" metaforiko hau? Politikariontzat
izango al zen? Baserritarraren lan neketsuaren ondorioz bildutako multzo hau alferrik galduko al da?

Egurraren gainean jarritako mezuaPilo hau ez da errez sutan jarriko; baina inolaz ere euskal hiritarrok ez genuke nahi gure ilusio, gogo eta nahi guztiak kea bezala galdu daitezen, politika-keriaren haizeek eramanda. Nik gutxienez, zintzo diotsuet, gaurko goiz euritsuan ikusitako mezu itxaropentsu hau irakurri nahi nuke geure herriko eguneroko errealitatean:
Denok irabazten atera gaitezen, denok erabakiko dugu, denon artean
eraikiko dugu, denontzat egoera libreagoa izan dadin .... Etorkizuna
guztiontzat bermatuta egon dadin eta hobea izan dadila! Guztiok, guztiekin ... GUZTIONTZAT

Denok erabaki, denontzat bermea, denon onerako!
......................................................................................................................................... PROFESIONALENTZAT 5 galdera nagusi, W BIKOITZAK delakoak:
  • Who edo NOR (nork): Pertsonok egina ala naturak egokituta?
  • What edo ZER Egia ala ametsa ote da?
  • When edo NOIZ zirkunstantziala izango al da ala tendentzia bat markatuko du aurrerantzean?
  • Where edo NON Galdakaoko Bengoetxe auzoan nengoen baina .....
  • Why edo ZERGATIK arrazoirik ez dut aurkitu oraindik: sorginkeriren bat? Harry Potterren botereen ondorioa? Mari edo Ama Lurren poderioz egina?

Nire seigarren galdera hauxe da, How edo NOLA, zuekin konpartitu nahi dudana: Nola uztartu daitzeke politikoen mezuak eta denon onerako bideak, denok irabazle ateratzeko irtenbideak? Zuen erantzunaren zai .... euskaliritar bat! (Josi)






Monday, April 04, 2005

WEB orriak editatzeko aplikazio LIBREA!

Web orriak egiteko software librea jadanik eskura!
Software Librearen HTML orrien editorea eskuratu dezakezu eta errez errez erabiltzen hasi. Nvu programa Linux, Windows eta Machintosherako garatu dute Linspire taldekoak (lehen Lindows izenarekin ezagunak).
WYSIWYG filosofiarekin egina, Dream Weaver edo Front Pageren parekoa dela esaten dute sistema eragile libreen zaleak.
Hori horrela denentz jakiteko frogatzea baino ez duzu deskargatuz Nvuren lekutik
Nvuren esponsorra

Bere aldeko iritzia hainbat jendek eman du, baina punturik indartsuenak hauexek dira:
1. dohakoa da eta ez zara arazo "legaletan" sartuko
2. Ikusten duzuna agertuko da pantailan (What You See Is What You Get)
3. Erabiltzaile anitza bazara (Linux eta Windows, edo Mac eta Windows) programa bakar batekin lan egin dezakezu ingurune bietan
4. Filosofia irekiaren alde egin dezakezu orri bakoitzean: jarri zure web orrietan "Document made with Nvu" esaldia. Egileen orrian aurkituko duzu kode egokia esaldi hau ager dadin!
Egina