euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Tuesday, December 05, 2006

Emakumeen ikusgarritasuna

Joan den larunbatean Ahotsak plataforma, sekulako ahalegina eginez, mila eta piku luze bat emakume bildu zituen Euskalduna Jauregian, Bake prozesua emakumeen ikuspegiarekin aberasteko.
Baina denok ez dugu berdin ikusten; eta baten batzuk ere, ezikusiarena nahiago dute egin. (Jo Flickrera argazkiak ikusteko)
Igandean bi egunkari erosi nituen eta aldeak oso nabariak dira. Ikusi bestela lehen orrialdeak:
  • Berrian argazki zabala ateratzeaz gain, informazioaren azaleraren erdia baino gehiago gai honi ematen diote
  • El Paisen aldiz, aipamenik ere ez dut ikusi
Barrukaldean begiratuta,Ez ote zuten harreta gehiago merezi emakume hauek? Ez dute merezi ikusgarritasun gehiagorik? Nire ustez bai!

0 Comments:

Post a Comment

Subscribe to Post Comments [Atom]

<< Home