euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Friday, October 06, 2006

Web 2.0 sare sozialen alde?

timoreilly&angelAtzokoan Gasteizko Europa Jauregian Tim O'reilly egon zen, argi eta garbi hitzeginez. Politikan eragina izango ote duen erantzuteraino heldu zen ere!
IKUS&ENTZUNEZKO MATERIALA
Bukaeran solaserako beta eman zigun denori kanape batzuen inguruan. Eta hantxe arrapatu nien Tim galdera hau egiteko: Hezkuntza munduan zer?
Bideoa ere ikusgai dauzu Youtuben!

Monday, October 02, 2006

Euskara & sare sozialak

EH 2.0 jardunaldietan, beste batzuen artean, sare sozialak sustatzea helburu garrantzitsu bat izan dela uste dut. Bultzatzaileok martxan jari zituzten proposamenaz gain (bipuntuzero tokia, jarraipenerako tresna, e.a.), ideia hori argi azaldu zuen adibidez, Gorka Juliok (Teketen blogaria), egin zuen ekitaldian. Ez zait izen egokiagorik etortzen, energiz eta bibrazio onez beteriko hitzaldi-kantaldi-dantzaldi horri deitzeko.
Norbaitek ez badu sinisten bideoa ikus/entzutea baino ez dauka!

Eta bereziki Software librearen alda, eta euskaraz lan egin nahi dugun pertsonentzat, proposamen potenteak egin ditu Gorkak. Abiapuntua pertsonengan ikusten du, berauek baitira garrantzitsuena (teknologia baliapide inportantea den arren) Eta izaki sozialak garelako, gure arteko estekak ("href-ak" ) eten gabe egin behar ditugula aldarrikatzen du!
Ez sinistu hau, bakarrik nik kontatzen dizudalako: zeuk ikusi/entzun eta irakurri ondoren... sare sozial batean eztabaidatuko dugu!