euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Saturday, September 30, 2006

Txapela buruan ibili munduan

EH jardunaldietan ren diskurtsoa entzuteko eta gozatzeko aukera izan dut Artelekun egindako bigarren jardunean. Eta diskurtsoa diot, kondaketa oso ondo antolatua eta ezenifikatua egon zelako: chapeau Josu.
Bi esalditan laburtuko nuke nik bere mezua (bukaeran esan zituenak)
* Txapela buran munduan zehar ibili daitekeenez, euskara ahoan (teklatuan, blogean, zerbitzarietan) erabilita mundura joan gaitezke gure nortasunaren ikurra delako
* Talde nortasuna eukitzeko, eta perzibitu ahal izateko, domeinu birtual bat ere euki beharko genukeela (.eus adibidez).

Horregatik bertso jator hura gogoratuz honela abestuko nuke:
openeh20
Euskara, Euskara jalgi hadi plazara!
Euskara, Euskara, jalgi hadi PC-ra!
Euskara, Euskara, jalgi hadi blogera
Euskara, Euskara, jalgi hadi... Internetera!
(Musikarekin batera Xabier Leteri eta bide batez, Lourdes Iriondori omenaldi txikitxo bat egin nahi nieke)
Norbait animatzen da kantatzen??? Euskara... Euskara... jalgi hadi mundura!

Technorati etiketak: , ,

Wednesday, September 27, 2006

Asko ikasteko daukagu emakumeengandik

Gizonok, zalantzarik gabe, emakumeengandik asko ikasteko daukagu.
Adibidez, bizitza ematen ikasi beharko genuke, gerra krudeletan pertsonak hiltzen eta bizimodua hondatzen ibili baino.
Eta bizitza berri bat aurrera ateratzen zenbat ahalegin egin behar diren ikasi ondoren, jaioberria(k) zaintzen eta etengabe sustatzen ikasi beharko genuke.
Hau guzti hau ez da bakarrik emakumeengandik (& neskengatik ere) sentitzen dudan miresmenagatik.

BAKEAREN ALDEKO PLATAFORMA
Baita ere, azken sei hilabeteotan eman diguten adibideagatik ahotsak izeneko plataforma sortuz eta mantenduz! (askoren erasoen artean) .
Oraingoan Ibarretxek ere, publikoki onartu & proposatu du jarraitzeko moduko eredua dela.
Nik ez dut zalantzarik: emakumeen errenuntzia; hau da, bakoitza nahi duena baino, beste pertsonengatik, komunitateagatik, lagunengatik, familiagatik... ukatu eta bigarren planora pasatu ohi dute euren desioa.
Kasu honetan ere, oilar bakoitza bere gangarra erakusten egotea baino (askotan gizonok ematen dugun itxura da-ta), nahiago izan dute komunean daukatena bilatu eta denen artean adostu.
Matematikan guk "minimo komun multiplo" esaten genion: emakumeen ahotsak ere minimoetan bada ere, adostasuna lortu dute neurri handi & zabal baten: segi adibidea!