euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Monday, May 30, 2005

DAUKANARI DARIO!

Jon Aizpurua eta Mari Carmen Odriozola, Euskadi Irratiko esatariak, Leioako Kazetaritza Fakultatean egon dira. 2004-05 kurtsoko Idazketa Irrati eta Telebistan ikasgaiaren bukaeran. Ikasleei zuzeneko esperientzai ezagutzeko aukera emateko, Jotxo Larrañagak aurre-aurreko saioa antolatu du, bere ikasleek, bi kazetarion jakituria iturburutik bertatik edan ahal izateko.
Irratiaren informazio iturriak azaldu ondoren, teknologiak lan ingurunea nola aldatu/baldintzatu duen azaldu dute. Audientziaren presioa ere azaldu dute, esatarien profesionaltasunean zein eragin duen adieraziz.
Bukatzeko profesionaltasunaren giltzak zehaztu dituzte:
  • Jakitea oso garrantzitsua da: zure burua jazteko 24 orduz "konektatuta" egon behar dudu (seinale-on?)
  • Komunikatzean entzulearen arreta lortu behar duzu: ideiak errepikatuz eta abotsarekin deiak eginez
OROjakileak ez garenez, umiltasunez onartu behar da gauza guztietaz... ez dakilgula! Ikasteko beraz, kuriositatea piztu, asko irakurri eta irratia entzun (hemengo eta hangoa, publikoa eta komertzialak, geurea eta konpetentzia!)
Nolabait esateko DAUKANARI DARIO! Eta eukitzeko... ikusi eta entzun behar da!

Komunikazioan Hezi

Aula Media erakundeak antolatuta, Hezkuntza eta Komunikazioa uztartzeko ahalegin berri bat egingo dute Bartzelonan: Educació en Comunicació gaiaren inguruan foro bat.
Irailaren hasieran izango (6tik8ra)da eta partaidetza bultzatu nahi dute hezkuntza komunitatearen agente guztien artean:
  • Irakasleak (professorat)
  • Kazetariak (periodistes)
  • Erakundeak (administracions)
  • eta Gurasoak (a més de pares i mares)
Pizarra de Educación en Comunicación


Document made with Nvu

Monday, May 23, 2005

Berdeguneak berde ala marroi?

Arrigorriaga & Galdakao hain urrun ?
Oso zaila da jakitea zergatik gertatzen den hau Baina errez antzematen da: Galdakaoko berdeguneak eta Arrigorriagakoek ez dute zerikusirik!!

euskalagendatik

Galdakaoren inguruan dauden parkeak eta solaserako tokiak oso txarto daude. Hemen ikus dezakezue Lekubasoko presaren azpian dagoena.
Eta arrigorriagakoak, adibidez, ondo zaiduta, jendearen atsedenerako eta hitz batetan esateko GOZATZEKO!
Horregatik nire galdera da Hain urrun daude bi herri hauek? Kilometrotan ez baina ingurunearen zainketan bai! Eta herritarren atseden-lekuetan ere alde handia dago!
SMSak pantailan sartzea, modan jarri da. Telebistako errealizazioa eraldatuko al da?

euskalagendatik

Komunika-Zioa

Komunikazioaren inguruan gai asko jorratu daitezke, batipat gaur egun, gure ingurune guztia "tekno-komunikatuta" dagoenean. Baina sakoneko galdera zera da: noren zerbitzuan dago sistema guzti hau?
Hego Amerikan esaterako, korronte funtzionalistari ikuspuntu kritikoa aplikatzen diote, eta Antonio Pasqualiren jarraitzaileek analisi politikoa ere erantsi diote.
Honi buruz luzeago edo/ta sakonago irakurri nahi baduzu, hementxe daukazu zer pentsa ematen duen testua!
Eboluzioa distantzian Cebrianen arabera