euskaliritarra

Euskaliritar sentitzen naizen Josi Sierraren webloga da hau. Nire aide, bide-lagun eta bizikideekin zorion eta penak, ideiak, proposamenak eta ekintzak konpartitzeko sortua. On egin digula denori!

Thursday, March 31, 2005

Interneten bidez ... zerura?

KOMUNIKAZIOA = KOMUNIÑOA??
Aste Santu honetan eliza bat bisitatzea ez da gauza arraroa. Baina bertan topatu dudana kontatuko banizue?.
Urduñako Ama Birginaren itzalean, zerura iristeko bide-zidor bat aurkitu nuen: Internet! Begira bestela, Antiguako eleizan eskuratu nuen Caritasen orri hau: Gasteizko Elizbarrutiaren Apirileko buletinean gauzatzen da miraria. Eta nola du izena? KOMUNIKAZIOA!

Caritasen Aldizkaria
KOMUNIKAZIOA DA GILTZA!
Bertan ikus dezakezuenez, 3 tailerretan landuko dira gaur eguneko komunikazioaren oinarrizko lanabesak:
* Web orrien diseinua
* kartelak eta informazio-triptikkoak
* jendaurrean hitzegiteko baliapideak
Honela bai ezba? Holaxe komunikazio hobeagoa lortuko dugulakoan nago.
Bai kristauak komuniñoan zeruetako Jaungoikoarekin, bai bestelakoak ere geure artean komun_ikatzen!
Nire amamak esaten zuenez ... hamaika ikustekoak gara!!
Eta ikastekoak??


Komunikazio tailerrak

Tuesday, March 29, 2005

Hasteko eta bat ... aurkeztu!

Nire izena Josi da eta nire izana ... euskal-iritarra.
Ez dakit jadanik izan naizen euskaliritar bat edo besterik gabe amets egiten dudan etorkizunean, beste euskaldun guztiekin batera, Bernardo Atxagak esaten duen bezala, euskaliritarrak bihurtuko garela.
Banaizelako, edo izan nahi dudalako, zuekin guztiokin nire eguneroko ametsak eta egundoko lanak konpartitu nahi ditut: iritziak, proposamenak, ekoizpen multimedia, aldarrikapenak (adibidez bizikletaz bizitza gorritzeko), eta nirekin konpartitu nahi duzuen bestalako guztia!!